Osasun Sailak, Osakidetzako Lehen Arretak eta Zarauzko Udalak elkarlanean antolatu dute adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa. Martxoaren 24an eta 25ean izango da, 10:00etatik 12:00etara. Ikastaro gelan izango da, eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretik Zarauzko osasun zentroan.