Igandean jokatuko dute Plaieroetako hurrengo jardunaldia

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 4a, 14:38

Liga erregularreko hamahirugarren jardunaldia jokatuko dute gizonezkoek igandean eta emakumeek, berriz, ligako eta kopako hurrengo partidak. 08:45ean hasiko dira, eta bukatutakoan Emakume Langileen borrokaren aldeko manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute antolatzaileek.

Hemen daude ikusgai igande honetan izango diren norgehiagokak:

Emakumezkoen Liga

  • Katixa - Lukas ardotegia
  • Sakana Limoss - Kebidek

Atsedena: Kupela taberna

Emakumezkoen Kopa

  • Itxas Lur taberna - Euskalduna taberna
  • Balearri Elkano - Kirkilla jatetxea

Atsedena: Talai Mendi kanpina

Gizonezkoen Liga

  • Salegi taberna - Asegroup
  • Indaux - Asti pinturak
  • Treku - Kirkilla Enea jatetxea
  • Ulacia bidaik - Pukas Shelter
  • Tivoli taberna - Talai Mendi kanpina
  • Euskalduna taberna - Telesforo erretegia
  • Arrano - Kosta Hortz Klinika

Atsedena: S.F. Txanela

Zelaiak markatzera Kebidek taldekoak joan beharko dira, ordubete lehenago. Partiden osteko pintxo potea, berriz, Lukas ardotegian izango da, 10:45etik 11:45era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide