Egun hauetan euskal kostaldea jotzen ari ekaitza dela-eta, Euskalmetek igo egin du alerta-maila, horian zegoena, eta alerta laranja aktibatu du gaur, martxoak 3, 12:00etatik 18:00etara. Kostaldean haize boladak orduko 120 kilometrokoak izan daitezkeela aurreikusten dute. Horrez gain, olatuak 3,5 eta 4,5 metro ingurukoak izango direla adierazi dute. Printzipioz ez dute kostako errepidea itxiko.
Denbora tarte horretan, zuhurtzia eskatu zaie herritarrei, egoera arriskutsuak saihesteko.