M8, Emakume Langilearen Eguna

Kaleak hartuko ditu igandean mugimendu feministak

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 3a, 12:16

Azken hilabeteetan buru-belarri aritu da Zarauzko Koordinadora Feminista Martxoaren 8a prestatzen. Igandeko mobilizazioaz gain, aurreko egunetarako zein ondorengoetarako egin dituzte deialdiak.

Plazaratu du Koordinadora Feministak aurtengo Martxoaren 8ko egitaraua. Azken asteetan herriko mugimendu feministako hainbat emakume biltzen aritu dira eguna prestatzeko, eta ondoko hitzorduak finkatu dituzte Emakume Langilearen Egunerako, Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelopean.

Egitaraua

Martxoak 6

  • Surf ikastaroa Zarauzko Surf Elkartean, 16:45ean.
  • Txiletar feministen dantzaren entsegua, 18:00etan Lege Zaharren enparantzan. Ondoren, protestarako kazerolada.

Martxoak 8

  • 10:00. Apainketa kolektiboa.
  • 12:00. Martxa ibiltaria Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
  • 14:00. Bazkari autogestionatua.
  • 15:00. Elkarrekin Dantza (Sara de La Cruz) eta Dantzaldia, Manuela Ahizpen eskutik, Lege Zaharren enparantzan.

Martxoak 17

  • 17:00. Migratutako emakumeen mahai ingurua Gaztelekuan.

Martxoak 25

  • 19:00. Kontrako eztarritik liburuari buruzko solasaldi literarioa, Uxue Alberdirekin, Garoa liburu dendan.

Horiez gain, zineforum saioak izango dira Modelon martxoaren 24an eta martxoaren 31n, astearteak biak. Dena den, oraindik ez dute jakinarazi zein ikus-entzunezko emango dituzten.

 

Jarritako trabei erantzuteko deia

Ostiral honetarako Txileko feministen horren ezagun egin zen performance-rako entsegua finkatu dute, Lege Zaharren enparantzan. Horretarako, sare sozialetan zabaldu dituzte koreografia eta abestiaren hitzak.

Entseguaren ondoren, kazerolada egingo dute aste honetan udalak mugimendu feministari jarritako "zailtasunak" salatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide