Asteleheneroko mobilizazioa egin dute pentsio duinen alde

Zarauzko Hitza 2020ko martxoaren 2a

Eguraldi makurrari aurre eginez, hainbat jubilatu eta herritarrek elkarretaratzea egin dute 12:00etan Lege Zaharren enparantzan.

Asteleheneroko hitzorduari eutsi, eta beste behin pentsio duinak aldarrikatzeko protesta egin dute hainbat herritarrek, herriko erretiratuen plataformak deituta. Ohiko manifestazioaren ordez elkarretaratzea egin dute euri zaparradetatik babesteko, baina ohiko mezua zabaldu dute: ez dute etsiko beren bizi baldintzak hobetu eta duindu bitartean.

12:00etan egiten dute protesta, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide