Iratxe Aranburu bigarren izan da Lilatoian

Zarauzko Hitza 2020ko martxoaren 1a

Iratxe Aranburu (eskuinetik hasita hirugarrena), gainontzeko sarituekin. (Irutxuloko Hitza)

Izaro Rubio ordiziarra izan da gaurko probako irabazlea, bost kilometroak 18:23ko denboran eginda. Hamasei segundo beranduago iritsi da Aranburu zarauztarra.

Iaz bosgarren postuan geratu zen, eta ibilbidea hiru segundo azkarrago amaitu bazuen ere, aurtengoan podiumean sartu da Iratxe Aranburu, 18:39ko denbora eginda. Sailkapen absolutuan bigarren, eta lehena izan da bere kategorian, 26 eta 45 urte arteko seniorretan.

Horrez gain, 46 eta 59 urte arteko seniorretan hirugarren egin du Libe Azkue zarauztarrak, 19:48ko denborarekin.

Hemen klikatuta ikus daiteke Lilatoiko sailkapen ofiziala denborekin, baita sarituak zeintzuk izan diren ere.

Argazkia: Irutxuloko Hitza

Erlazionatuak

Zarauztarrak ere Lilatoian izan dira

Zarauzko Hitza 2020 mar 01 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide