Datorren astetik aurrera, zabalik izango da haurrentzako igeriketa ikastaroetan eta igeriketa eskolan izena emateko epea.
Izen ematea lehen aldiz egin nahi dutenek, martxoaren 2tik 7ra izango dute epea zabalik. Ikastaroetako partaideak zozketa bidez aukeratuko dira, martxoaren 11ean.
Ikasturte honetan ikastaroa berriz egin nahi dutenek, martxoaren 16tik 21era bitartean eman beharko dute izena, eta zozketa martxoaren 24an egingo da.
Aritzbatalde kiroldegiko harreran egin behar da izen ematea, eta zozketen emaitzak bertako horman eta Udaleko webgunean argitaratuko dira.
Informazio gehiago eskuratzeko, kirola@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943 005123 zenbakira deitu daiteke.