Itxasmendiko bizilagunekin elkartuko da Udal Gobernua, asteazkenean

Zarauzko hitza 2020ko otsailaren 24a

Zarauzko Udal Gobernua Itxasmendiko bizilagunekin bilduko da asteazken honetan. Bilera Itxasmendiko Auzo Elkartean egingo da, 19:00etatik aurrera. 

Irita eremuko, Itxasmendi eta AP8ko ordainlekuaren arteko udal lurretarako Zarauzko Udalak duen proiektuaren berri emango zaie bertaratzen direnei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide