Inauterietako giroak hartu du igande eguerdia. Kolorez bete da Alde Zaharra, eta zarauztarrek kalejira jendetsua egin dute buruhandi eta erraldoiekin batera, txarangaren erritmoa. Lege Zaharren enparantzan abiatu dute konpartsa eta Musika Plazara joan dira herritarrak festa giroan; bertan ziren Santa Ana egoitzak antolatutako konpartsako kideak ere.