Galtxagorrien jaitsiera egin dute lehen aldiz Jalgi Dantza Taldeko haur, gazte, zein helduek. Inauterietako egitarauaren barruan, kalejira egin dute, eta dozenaka herritar gerturatu dira ikustera. Galtxagorri, lamia, sorgin, jentil, zanpantzar edo Mariren paperean ikusi ahal izan ditugu parte-hartzaileak, eta giro ederra zabaldu dute herrian zehar.
Imanol Urbieta Musika Eskolatik abiatu dira, eta Zigordia kalea, San Frantzisko eta Kale Nagusia zeharkatu dituzte gero. Ondoren, geldialdia egin dute Musika Plazan eta, bukatzeko, Lege Zaharren enparantzan egin dute azken ekitaldia, akelarrea.