Ziggy-k jaso du Egunean Behineko saria

Zarauzko Hitza 2020ko otsailaren 21a

Aste osoan puntu gehien pilatu dituen erabiltzailea izan da Ziggy, eta Aizpurua gozotegian bi lagunentzako gosaria irabazi du.

Otsailaren 10etik 16rako astean Ziggy izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea. Gaurtik otsailaren 23ra bitartean, Aizpurua gozotegian beste gosari bat irabazteko aukera izango dute jokoko erabiltzaileek. 

Taldera batzeko jarraibideak

Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, esteka honetan klikatuta sar daiteke Zarauzko Hitzaren sailkapenean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide