Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea aurkeztuko dute bihar

Zarauzko Hitza 2020ko otsailaren 20a

GKS eta IA gazte antolakundeek Gazte Sozialisten Topagunea antolatu dute Legution, apirilaren 9tik 13ra bitartean. Hitzorduaren nondik norakoak emateko aurkezpenak egiten ari dira asteotan hainbat herritan, eta bihar Zarautzen egingo dute, Putzuzulon.

18:30ean jarri dute hitzordua gaztetxean eta, jakinarazi dutenez, aurkezpenaren ondoren luntxa egongo da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide