Bideoa: Erraldoiek eman diote azken agurra Pepe Txabillori

Zarauzko Hitza 2020ko otsailaren 18a

Larunbatean hil zen Jose Mutiozabal Pepe Txabillo, eta herrigintzan izan duen ibilbidea aitortuz, hileta elizkizunaren amaieran herriko erraldoiak izan ziren parrokiako atarian.

Urte askoan herriko buruhandien eta erraldoien arduradun izan zen Pepe Txabillo, eta egindako lana aitortzeko, bere buruhandia plazaratu zuen udalak 2018ko sanpelaioetan. Hain zuzen, erraldoi horrek egin zuen dantza atzoko elizkizunean, Txabilloren gorpuaren aurrean.

Senideek eskerrak eman nahi izan dizkiete hileta elizkizunera bertaratu ziren herritar guztiei zein azken egunetan babesa eskaini dietenei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide