Kurutzebarrira goiz buelta antolatu du Pagoetak

Zarauzko Hitza 2020ko otsailaren 17a

Debagoienako gailurretan ibiliko dira datorren igandean; izena emateko epea ostiralean amaituko da.

Aretxabaleta inguruko parajeetara antolatu du irteera Pagoeta Mendizale Elkarteak datorren iganderako, otsailaren 23rako. Mendi ibilaldia Urkulu urtegiaren ondotik (350 m.), Debagoiena eskualdeko gailurrik ezagunenetakoa den Kurutzebarrira (1.112 m.) igoko dira.

Han inguruan badira beste gailur batzuk; hala-nola, Elorratako Haitza (1.146 m.) eta Aranguren (1.149m.). Handik beherako bidean Deguria ingurutik behera egin eta Arbe errekaren aldamenetik jarraituz, Urkulu urtegiaren beste aldean amaituko dute ibilaldia.

Guztira, 11 kilometro inguruko irteera izango da, eta 4:30-5 orduko iraupena izango du. Irteera, ohi bezala,  07:30ean egingo dute Agoueseneko biribilgunetik, eta izena Mendizabal kinkil dendan eman beharko da, ostirala bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide