Joseba Altuna txapeldunorde izan da pilota egokituan

Zarauzko Hitza 2020ko otsailaren 13a

Mindara elkarteko Iraitz Huegun izan da txapelketaren irabazlea.

Paleta Egokituko X. Gipuzkoako Txapelketan bigarren izan da Joseba Altuna, Zarautz Kirol Elkarteko pilotaria. Legazpin txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten, eta Jurdan Arakistaini irabazi bazion ere, Iraitz Huegun txapelduna ezin izan zuen garaitu. Hala, Zestoan jokatutako lehen jardunaldiko puntuak kontuan hartuta, txapeldunorde geratu da Joseba Altuna oriotarra txapelketan.

 

Argazkiak: gipuzkoapilota.eus

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide