Moilako horma hautsi du itsaso zakarrak

Zarauzko Hitza 2020ko otsailaren 12a

Itsasbazterreko denboraleak gogor astindu du portu txikia. 06:30 inguruan izan da marea goian gaur, eta moilako hormetako bat zulatu du, olatuen indarraz. Horrez gain, tranpolin handiko barandak ere hautsi dituzte olatuek. Sare sozialetan bolo-bolo dabiltza azpiegitura suntsituaren irudiak.

Arriskuengatik abisua ezarrita zegoenez, herritarrentzat itxita egon da egunotan moilarako sarbidea. Datozen egunetarako ere itsaso harroa dago iragarrita, 4 eta 5 metro arteko olatuekin. Horrek asko zaildu lezake moilako egituraren konponketa eta, litekeena da, itsasoa berriro oso zakar badabil, dagoeneko oso kaltetuta dagoen horma are gehiago haustea. Une honetan jaisten ari da marea (hemen ikusgai zuzenean), eta 19:00etan egongo da berriz goian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide