Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko bidea

Zarauzko hitza 2020ko otsailaren 11

Gaur arratsaldean itxita egon da errepidea. Itsasbazterreko denboralea baretu denez, zabalik da berriz.

Itsasoaren egoera dela eta, Zumaia eta Getaria arteko N-634 autobidea itxi egin behar izan dute gaur, asteartea, arratsaldean. Olatu handiak zueden iragarrita, eta alerta laranja ezarri dute kostaldean. Horregatik, kostaldeko errepide zati hori itxita egon da arratsaldean. Itsasbazterreko denboralea baretu denez, Zumaia - Zarautz tartea zabalik da berriz ere. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide