Haize zakarrak baldintzatu du gaurko plaieroen jardunaldia

Onintza Lete Arrieta 2020ko ots. 9a, 13:25

Hondartzako 76. Pako Urkia Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldia izan da gizonezkoentzat, eta emakumezkoek, berriz, gaur amaitu dute liga erregularra. Hemendik aurrera, ligan eta kopan ariko dira.

Eguzkia bai, baina haizea ere bai. Zakar ibili da goizean haizea, eta jokoan izan du eraginik, baloiaren norabidea askotan baldintzatu baitu. 09:45ean hasi dira partidak, eta gaurko jardunaldiaren ostean, emakumezkoen taldeak banatuta ariko dira aurrerantzean. Sailkapeneko goialdean daudenek Liga jokatuko dute, eta behealdekoek, berriz, Kopa.

Datorren larunbatean ere jokatuko dituzte plaieroak neskek zein mutilek. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide