Murkilek kanpaina berria jarriko du abian San Balendin eguna ospatzeko

Zarauzko Hitza 2020ko otsailaren 8a

Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan San Balendin eguna ospatzeko. Zarauzko dendetan maitasuna opari leloa jarri diote, eta otsailaren 10etik 16ra erosketak egiterakoan, diruz edo txartelaz ordainduta, bezeroek 100 euroko hamar txekeren zozketan parte hartuko dute. Erosketa egiten den saltokietan txartel bat  bete beharko da norbere datuekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide