Kirolari arruntaren koplak:
Hogeita hamazazpi
Urte nituela,
Parrandan ibiltzeko
Zahartua nintzela,
Korrika hasi nintzen
Jaisteko kupela,
Eta begira orain
Daukadan nibela (bis).
Gaindituz agujeten
Hanketako minak,
Menderatu ninduen
Kirolaren grinak,
Bizikletak, korrikak
Eta spining-ak
Zer nolako indarra
Daukan endorfinak (bis).
Kiroldegira noa
Goizeko seietan,
Pistinan ibiltzeko
Jira eta bueltan,
Edo zintan korrika,
Egoki benetan,
Kurkumixak bezala
Euren kaioletan (bis).
Zapatila onena
Jantzirik oinean,
Termiko berezia,
Zira bat gainean,
Bestela nola joan
Modu arinean,
Ia bi mila euro
Baditut soinean (bis).