Trintxerpen jokatu da gaur Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia

Zarauzko hitza 2020ko otsailaren 1a

Eguraldia lagun dutela jokatu da gaur Trintxerpen Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia. 

Zarautzek lau ontzirekin hartu du parte gaurko estropadetan. Emakumezkoetan, promesa mailan, bederatzigarren izan dira zarauztarrak. Mutiletan, 16. izan dira zarauztarrak kadete mailan; jubeniletan, berriz, A ontzia zazpigarren izan da, eta 16. B batela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide