"Errukiaren balioa" lantzeko hitzaldia antolatu du Zarautz Herri Zaintzaileak, datorren ostegunerako

Zarauzko hitza 2020ko otsailaren 2a

Tew Bunnag bangkokarra izango da hizlaria, eta "krisi egoeran dagoen komunitate batean, errukiak duen balioaren inguruan" jardungo du Antoniano aretoan. Hurrengo ostegunean izango da hitzaldia, 19:00etan.

Datorren ostegunean, otsailak 6, Tew Bunnag bangkokarrak hitzaldia emango du Zarauzko Antoniano aretoan, 19:00etan. Errukiaren balioa krisi egoeran dagoen komunitate batean izenpean eskainiko du saioa, Zarautz Herri Zaintzailea plataformaren eskutik.

Plataformako kideek azaldu dutenez, Trungpa Rimpoche meditazio maisuarekin hasi zuen heziketa espirituala Bunnagek, eta Chao Khun Sobhana Dhammasuddhirekin jarraitu zituen ikasketak gero; Buddhapadipa tenpluko abadearekin, hain zuzen. Hala, meditazio eta tai-chi irakasle laikoa izan da Bunnag, eta 2000. urteaz geroztik egiten du lan The Human Devlopent Foundation elkartearekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide