Bideoa: 'Lou, dantzan jo ta ke oinak lehertu nahian' dokumentala, osorik ikusgai

Zarauzko hitza 2020ko otsailaren 1a

2019. urtean hamaika txokotan aurkeztu dute 'Lou' dokumentala Andrea Lopetegik, Izotz Barriok eta Usua Garinek. Orain, sarean ikusgai jarri dute, nahi duen orok ikusteko aukera izan dezan.

Lourdes Olangua abeslariari buruzko ikus-entzunezkoa da Lou, eta publikoaren saria irabazi zuen Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdian. 1980ko hamarkadan "emakumeak eszenarioetan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala" dela azaldu izan dute hiru egile zarauztarrek, eta "euskaraz abestearen erabakiari eta garai hartan jarrerak eta estetikak izan zuten garrantzia" ere lantzen du.

Lou, dantzan jo ta ke oinak lehertu nahian ikusteko, egin klik hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide