Zarautz Abesbatzak, berriz, Musika Plazatik hasita, 19:30ean emango dio hasiera ibilbideari, Nahiko Larri trikiti taldearekin eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariekin.
Datorren asteartean, ohiturari jarraituz, Zarautz-Txiki, Txinpirin eta Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak Musika Plazan elkartuko dira, 18:00etan, Santa Ageda bezperako koplak abesteko kalez kale. Musika eskolako trikitilariak eta Aner Peritz eta Uxue Alkorta bertsolariak izango dituzte lagun.
Zarautz Abesbatzak, berriz, Musika Plazatik hasita, 19:30ean emango dio hasiera ibilbideari, Nahiko Larri trikiti taldearekin eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariekin.