Pentsionistek ohiko bihurtu duten mobilizazio dinamikarekin bat eginez, manifestazioa egin dute gaur goizean. Lege Zaharren enparantzatik abiatu dira eta toki berean bukatu dute, Alde Zaharrari itzulia eman ondoren. Greba Batzordeak azaldu duenez, greba erantzun ona izaten ari da, nahiz eta datu zehatzak ez dituzten.