Bizikleta martxa eginez, 08:30ak pasatxo zirela abiatu da Azken Portutik eguneko bigarren piketea, greba orokorra aldarrikatuz; goizean goizen Abendaño industriagunean ibili dira. Herri osoari itzulia egiteko asmoa dute, eta hainbat tokitan geldialdiak egingo dituzte; esaterako, Lizardi Institutuaren aurrean ekimen bat egin dute.