Arranon izango da jokoan Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 28a

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute larunbat honetan, 16:00etatik aurrera, Arrano tabernan. Parte hartu nahi duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dute.

Herri mailako sariak ondorengoak izango dira: garailearentzat txuleta eta ardoa; bigarrenarentzat, afaria Arranon, eta hirugarrenarentzat, garagardo sorta bat

Norbere herriko kanporaketen ondoren, herrialdeko kanporaketak jokatuko dira otsailaren 29an, eta sailkatzen direnak Euskal Herriko finalean lehiatuko dira martxoaren 14an. Txapelketa hau Euskal Herriko Mus Txapelketak antolatzen du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide