Lizardi elkarteko judokek hamaika domina eskuratu dituzte Gipuzkoako junior txapelketan

Zarauzko hitza 2020ko urtarrilaren 27a

(Lizardi Judo Elkartea)

Hiru urrezko domina, zilarrezko lau eta brontzezko beste lau irabazi zituzten Zarauzko taldekoek Hondarribian.

Joan den igandean, hilak 26, hitzordu garrantzitsua izan zuten Gipuzkoako judokek: Gipuzkoako junior txapelketa jokatu zuten Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, 15:00etan hasita. Bertan izan ziren Zarauzko Lizardi Judo Elkarteko kideak, eta guztira, hamaika domina etxeratzea lortu zuten.

Hiru urrezko domina irabazi zituen Zarauzko taldeak, hain zuzen, Irene Aldabaldetrekuren, Nayade Lopezen eta Alvaro Amenedoren eskutik. Zarauztarren eskuetan geratu ziren zilarrezko dominak aldiz, lau izan ziren; Lore Austingek, Martin Intxaustik, Yerai Mendibek eta Lander Rezabalek eskuratuak. Bestalde, brontzezko lau domina lortu zituzten Eva Manzanasek, Naiara Villasantek, Aritz Austingek eta Aritz Zubizarretak.

Lizardi elkarteko Nora Mendibek, Enaitz Azkuek eta Hodei Sanzek ere parte hartu zuten lehian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide