Asteazkeneko atxiloketen harira, manifestazioa deitu dute gaurko

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 24a

Asteazkenean Antton Lopez Kubati Kalera Kalera dinamikako bozeramailea eta beste hiru lagun atxilotu zituzten, ia ehun harrera ekitaldi antolatzea leporatuta. Atxiloketak salatzeko, manifestazioa deitu dute gaurko, Bakea eta demokrazia. Erasorik ez! lelopean.

Atxilotu zituzten egunean bertan salatzeko elkarretaratzeak egin ziren hainbat herritan, baita Zarautzen ere. Gaurko ere protestarako hitzordua finkatu dute, 20:00etan hasita, Lege Zaharren enparantzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide