Kubati: "Bide politikoa oztopatu nahi dute honelako operazioekin"

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 22a

Antton Lopez Kubati eta beste hiru lagunen atxiloketei erantzunez, mobilizazioa egin dute gaur arratsaldean, Bakea eta demokrazia. Erasorik ez! leloa aldarri hartuta. Kubati bera izan da protestan, pankartari eusten. Amaieran, eskerrak eman ditu jasotako babesagatik, eta bere iritzia ere azaldu du: "Bide politikoa oztopatu nahi dute honelako operazioekin, argi dago hori". Era berean, zera esan du: "Gu gara oraindik bake hori lortzeko sufritzen ari garenak".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide