Errotaberrin hiru bide egiteko lanak atera dituzte lehiaketara

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 19a

Errotaberri industriagune berria. (@XabiTxurruka)

Bi lizitazio kontratu jarri ditu abian Errotaberriko Kontzertazio Batzordeak, eta, guztira, 5.775.000 euro inguruko aurrekontua bideratuko du horretara

Errotaberriko Kontzertazio Batzordeak lehiaketara atera du Errotaberri industriagunean hiru bide egiteko lanak, 5.775.000 euro (BEZ gabe) inguruko aurrekontuarekin. Izatez, bi lizitazio kontratutan daude banatuta, eta horien iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman zituen argitara asteartean batzordeak.

Lehen kontratua D bidearena da, hau da, industriaguneko bide nagusiarena. Lizitazio aurrekontua 5.192.226,64 eurokoa izan da (BEZ gabe), eta enpresa onuradunak 18 hilabeteko epea izango du gehienez ere obrak egikaritzeko. Bigarren kontratua, berriz,  E eta H bideak egiteko izango da, eta horretara 582.567,17,13 euroko aurrekontua bideratuko da; egikaritzeko epea 12 hilabetekoa izango da.

Lehiaketa baterako zein besterako, proposamenak aurkezteko epea GAO argitaratu eta 26 egun naturaletan bukatuko da. Lasarte-Orian aurkeztu behar dira: Caddie Enparantza, 1 behea (Telefonoa: 943-36 68 11).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide