Garraio zerbitzu bereziak eskainiko dituzte sansebastianak direla eta

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 18a

Bihartik astelehenerako gauean tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek, San Sebastian bezperako joan-etorriak errazteko. Lurraldebusek ere gaueko zerbitzu berezia eskainiko du, bihar eta etzi.

Sansebastianak direla eta, garraio zerbitzua indartuko dute igandean eta astelehenean. Euskotrenek igandetik astelehenerako gauean eskainiko du zerbitzu berezia, San Sebastian bezperako joan-etorriak errazteko. Zumaia eta Amara artean gau osoan zehar ordubetean behin trenen gaueko zerbitzua egongo da. Astelehenean, hilaren 20ean, tren zerbitzua lanegunetako ohikoa izango da. 

Autobusak, aldiz, bihar eta astelehenean izango dira. Bihar, igandean, Lurraldebus UK49G Zumaia-Donostia lineako zerbitzua orduro irtengo da Zumaiatik, 23:00etatik 04:00ak bitartean. Donostiatik ere orduro irtengo dira autobusak, 00:00etan hasi eta 05:00ak arte. Tren eta autobus zerbitzu berezien inguruko informazio guztia euskotren.eus webgunean dago ikusgai. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide