Putzuzuloko "akaso azken" Bertsio Gaua egingo dute otsailaren 14an

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 19a

Festa antolatzeko bilera egingo dute bi egun lehenago, otsailaren 12an, 19:00etan.

Otsailaren 14an egingo dute Bertsio Gaua, 21:00etatik aurrera, eta "akaso Putzuzuloko azkena" izango dela iragarri dute kartelean. Bertan parte hartu nahi dutenek festaren antolaketan parte hartu beharko du; besteak beste, barran txandak egiten, garbiketetan, materiala partekatzen eta abar.

Izena emango duten guztiek parte hartu dezaten, gainera, talde bakoitzak gehienez ere hiru kanta jo ahalko ditu. "denok jo behar dugu zerbait gutxi batzuk dena jo ez dezaten", nabarmendu dute.

Bertsio Gaua antolatzeko bilera ere egingo dute otsailaren 12an, 19:00etan hasita, Putzuzulon bertan. Antolatzaileek jakinarazi dute ezinbestekoa dela gutxienez taldekideetako bat agertzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide