Ras eta Beteo taldeen kontzertua, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 13a

"Urte berriarekin zarata doinuak ere badatoz Putzuzulora". Halaxe iragarri du gaztetxeak igande honetarako antolatu duen kontzertua. Alde batetik, Tolosako RAS talde beteranoa ariko da, eta, bestetik, Venezuelatik biran datorren Betoe taldea. Batak zein besteak distortsioz beteriko doinu azkarrak eskainiko dituzte, 19:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide