Astelehenean ekingo diete berriro ere pentsiodunek ohiko mobilizazioei

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 9a

Pentsiodunen 2019ko azken mobilizazioa.

Gabonetako etenaldiaren ondoren, pentsiodunek asteleheneroko hitzorduarekin jarraituko dute, pentsio duinen aldeko aldarriak bete arte.

2019ko azken mobilizazioan, abenduaren 16an, mobilizazioak "behar adina" luzatzeko prest daudela azaldu zuten pentsiodunek. Urtarrilaren 13an, beraz, ekingo diote berriro asteleheneroko mobilizazioei, ohiko moduan, 12:00etan Lege Zaharren enparantzan.

Horrez gain, bizitza duinak aldarrikatzeko datorren urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin adostasun osoa adierazi zuten azken mobilizazioan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide