Proyde-Proega elkarteak sustatuta, bidezko merkataritzako produktuak salduko dituzte Lege Zaharren enparantzan. Hilero egin ohi dute azoka, eta urtarrilean larunbat honetan egingo dute; 10:00etatik 13:30era izango da aukera nazioarteko merkataritzan «zuzentasun handiagoz» jokatzea bilatzen duten produktuak erosteko.