Lizardiko pabilioi berria prest egongo da denboraldi berrirako

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 8a

Kirol azpiegitura berria ari dira egiten Lizardi institutuaren eta Aritzbatalde kiroldegiaren artean. Udalak ikasturte berrirako, irailerako, amaituta egotea aurreikusten du.

Kristalezko azpiegitura kokatu dute dagoeneko, eta itxura hartzen doa Aritzbatalde kiroldegiaren ondoko zelai berria. Araututako bi pista eraikiko dituzte, bata estalia, pabiloiaren barruan, eta bestea, estali gabea, haren ondoan.

2018ko abenduan hasi ziren azpiegitura berriaren obrekin eta, udalaren arabera, 2020ko irailerako prest egongo da, beraz, datorren denboraldian herriko kirol taldeek erabili ahal izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide