Otsailean bi urte beteko dira pentsio publikoen eta duinen aldeko borrokak eztanda egin zuenetik. Urte hasiera honetarako, gainera, badute helburu zehatza begi bistan: urtarrilaren 30eko greba orokorra. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du grebara Lan-Pentsio-Bizitza Duina leloarekin. Horren harira, ostegun honetan Zarauzko Greba Batzordearen bilera irekia izango da Gaztelekuan, 18:30etik aurrera.