'Azken Lanhutarra' liburua aurkeztuko du Nerea Loiolak ostiralean

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 7a

Nerea Loiola. (Utzitakoa)

Garoa liburu dendan izango da Uxue Alberdi idazlearekin batera.

Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du Nerea Loiolak Azken Lanhutarrak haur liburua, Uxue Alberdirekin. Garoa liburu dendan izango dira, Loiolaren azken liburuari buruzko azalpenak ematen.

Idazleak Durangoko Azokan atera zuen argitara  Azken lanhutarrak liburua, Erein argitaletxearen eskutik. Hain zuzen, hori da Zarauzko bizilagunaren bigarren haur literatura lana, 2018an Harri bat poltsikoan liburua kaleratu ondoren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide