Sarek eta Bake Bideak antolatuta, Atera Bidera leloa izango du aurtengo presoen aldeko manifestazioak. Larunbat honetan, urtarrilaren 11n izango da aurtengo manifestazioa eta, ohi bezala, Zarauztik autobusean joateko aukera izango da. Eguzki eta Arrano tabernetan eman daiteke autobusetarako izena, eta hiru ordutegi desberdinetako autobusetan joateko aukera izango da: 10:30ean abiatu eta 23:00etan itzuli, 10:30ean abiatu eta 02:00etan itzuli edo 15:00etan abiatu eta 23:00etan itzuli.
Antolatzaileek jakinarazi dute 02:00etan itzultzekoa den autobusa ez bada betetzen bertan behera geratuko dela, eta egun osoko ordutegia duen autobusean sartuko dituztela han izena emandakoak.