Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta eta udalak babestuta, azoka solidarioa egingo dute larunbatean eta igandean udaletxe aurrean; eguraldi txarrarekin, Merkatu plazan. Bertan, bigarren eskuko liburuak, diskoak eta bestelako materialak jarriko dituzte salgai. Era berean, herritarrek etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, berriro erabiltzaile berrien eskura jartzeko. Azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik.