Gaur jarri dituzte salgai urtarriletik ekainera arteko kultur ekitaldi guztien sarrerak Sanz Enean, eta dagoeneko Zaldi urdina antzezlana ikustekoak agortu dira. Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Axut taldeek elkarlanean ekoitzitako obra da, eta Modelo aretoan eskainiko dute urtarrilaren 10ean, ostiralarekin, 22:00etatik aurrera.