Abenduaren erdialdean zabalduko zuen Hotz-Zarautzek pertsona errefuxiatuen aldeko bigarren eskuko azoka, eta igande honetan itxiko ditu ateak. Oraindik badago bertan erosi eta elkartasuna adierazteko. Aurten, Ipar kaleko 5. zenbakian daude, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.