Trailerra: 'Star Wars: El Ascenso de Skywalker' filma emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2020ko urtarrilaren 2a

George Lucasek 70eko hamarkadan sortutako Izarretako Gerren saga ezagunari jarraipena emanez, Star Wars: el ascenso de skywalker filma kaleratu dute 2019an J.J. Abramsen zuzendaritzapean.

Ostirlaetik astelehenera, sagako azken ikus-entzunezkoa ikusgai izango da Modelo aretoan. Ostiralean eta Larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan emango dute filma eta, astelehenean, 19:30ean.

Filmak 141 minutuko iraupena du eta adin guztietako ikus-entzuleentzat da egokia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide