Atzo ligaxkako partidak jokatu zituzten, eta horrek zehaztutako sailkapenaren arabera, gaur azken txanpako kanporaketekin hasi dira zuzenean: final-laurdenekin ekin diete, finalerdiekin jarraitu eta finalekin amaitzeko. Herritar dezente gerturatu da hondartzara eta malekoira neska-mutil gazteen jokoaz gozatzera.
Egia esan, lagunartea, kiroltasuna eta giro ona gailendu da guztiaren gainetik, eta hori dena eguzkia lagun izanda. Arraio Irratiko lagunak aritu dira partiden nondik norakoak azaltzen, ikusleak animatze aldera. Talde irabazleek eta bigarren sailkatuek saria jaso dute, eta, horrekin batera, Hondartzako Futbol Txapelketako finalean (maiatzaren 10ean) gaur jokatu duten finala berriz jokatzeko aukera izango dute,
Bestalde, parte hartzaile guztien artean hainbat futbol elastiko eta opari zozkatu dituzte. Era berean, txokolate beroa eta gailetak ere banatu dituzte.
FINALEKO PARTIDAK
Infantil mutilak
Fontaneroak - Zepastek 1-1 (penaltietan Zepastek garaile)
Infantil mistoa/neskak
Klaus - Etc 9-0
Kadete mutilak
Naranja Mekanika - Manolo FC 0-2
Kadete mistoa/neskak
Paleti's Team - Trabass 3-0