Emanaldi bikoitza eskainiko dute bihar pailazoek

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 29a

Sudurgorriak iazko emanaldian. (Hitza)

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza ikuskizuna eskainiko dute bihar arratsaldean, Aritzbatalde kiroldegian. Emanaldi bikoitza egingo dute, gainera: bata, 16:00etan, eta bigarrena, 18:30ean. Sarrerak 7 euroan jarri zituzten salgai Andatza kafetegian eta Santa Marinako Koxkor okindegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide