Ireki dute Gabonetako Haur Parkea

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 27a

Gabonetako Haur Parkea zabalik dago jada Aritzbatalde kiroldegian. Gaur goizean zabaldu dute, eta haurrek bihar arratsaldera arte bertan atondu dituzten puzgarri eta jolasekin gozatzeko parada izango dute neska-mutikoek. 

Ohi bezala, Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren barruan antolatu dute, eta 11:00etatik 13:30era egongo da zabalik goizez eta 16:30etik 19:00etara arratsaldez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide