Asteburuko zinema: 'Mujercitas' eta 'Frozen II'

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 27a

Modelo aretoko asteburu honetako zinema eskaintza Mujercitas izango da. Louisa May Alcott idazlearen eleberrian oinarritutako filma da, eta zineman egin diren hamaika egokitzapenen artean berriena. Haurrei zuzendutako filmari dagokionez, aurreko astean bezala Frozenen bigarren atala izango da ikusgai.

Mujercitas

  • Abenduak 27, ostirala, 22:00etan.
  • Abenduak 28, larunbata 19:30ean eta 22:00etan.
  • Abenduak 29, igandea 19:30ean.
  • Abenduak 30, astelehena (ikuslearen eguna) 17:00etan eta 20:30ean.

Frozen II

  • Abenduak 28, larunbata, 16:30ean.
  • Abenduak 29, igandea, 16:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide