Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako Gela programaren barruan, AEBetako presidente John Fitzgerald Kennedyren hilketa izango dute aztergai biharko saioan.
Profesionale eta zaletuen kamera ugarik jarraitu zituen presidentearen mugimenduak 1963ko azaroaren 22an Forth Worthen eman zuen hitzalditik, bere hilketa eta hurrengo egunetan gertatu ziren gertakariak barne.
Ostiral honetan, gertakari lazgarri horren inguruko milaka filmazio eta audio-grabazioen artean hautatutako materialen lehenengo zatia eskainiko dute, JFKren erahilketa I izenburupean. Emankizuna 18:00etan izango da, doan, Photomuseumen bertan.