Bihar eta etzi, Gabonetako Haur Parkea izango da kiroldegian

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 26a

Gabonetako Haur Parkea kiroldegian. (Aritz Mutiozabal)

Ostiralean eta larunbatean Gabonetako Haur Parkea irekiko dute Aritzbatalde kiroldegian, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Eskubaloiko kantxan puzgarriak jarriko dituzte 0-7 urte artekoentzat, eta frontoian, berriz, 8-12 urte bitartekoentzat jolasak. Sarrera doakoa da. Bestalde, urtero bezala, gaur arratsaldean dibertsitate funtzionala duten haurrentzat ireki dute espresuki parkea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide